Ikus-entzunezkoen ekoiztetxea, Euskadi eta Londresen kokatua

30 urte ikus-entzunezkoak ekoizten, Euskaditik mundura

BIXAGU ENTERTAINMENTekin lan egitea esperientzia aukeratzea da, gure lurraldean 30 urte baino gehiagoan zinema eta ikus-entzunezkoak ekoizten aritu diren pertsonak hautatzea. Eta ziurtasuna eta sendotasuna aukeratzea ere bai, fidagarritasun osoko profesionalen esku jartzea, jakinda badutela behar den guztia ikus-entzunezko proiektu bat aurrera ateratzeko, hasieratik bukaerara, Euskaditik munduko edozein lekutara.

Familia
30 URTE
EDOZEIN FORMATU

kus-entzunezkoak ekoitzi nahi ditugu, edozein euskarritarako, edozein formatutan

Edukien mundua izugarri gogoko dugu. Eta trebatuta eta motibatuta gaude, beraz, edozein plataforma edo formatutan ekoizteko: zinema, dokumentala, sailak, animazioa, film laburrak…

Talentu bila

Sortzailea, gidoilaria edo zuzendaria zara eta lagunduko dizun “norbait” behar duzu? Behin baino gehiagotan entzun duzu jada “ez dut ikusten”? BIXAGU ENTERTAINMENTen, BAI, ikusten dugu. Maite dugu talentu berriak ezagutzea, eta, eskarmentuz, badakigu non dagoen igartzen. Kontaiguzu zure ideia. Entzun egingo dugu. Bidali zure gidoia, irakurri egingo dugu eta. Eta dena ondo badoa, gaur denok aurrean ditugun pantailetako batera eramango dugu zure proiektua.

Lan bilera
TALENTUA
Lanean
BAZKIDETZA

Ekoiztetxe bat baino gehiago, zure ekoizpeneko bazkide gara

BIXAGU ENTERTAINMENT abian jartzea pentsatu genuenetik, garbi geneukan: zure zerbitzu-hornitzailea gara, baina nahi baduzu, zure ekoizpeneko bazkide bihurtuko gara.

30
urte
sektorean
+50
sari eta izendapen
(Goya, Donostiako Zinemaldia, Palm Spring Film Festival...)
+300
gidoi
irakurriak
14
film luze
03
dokumental
04
telesail