Gu
Iñaki Gómez eta Pablo Echart gara

Biok donostiarrak, ikus-entzunezkoen sektorean eskarmentu eta bide profesional luze eta emankorrekoak. 2020an Bixagu sortu genuen, film luzeak, minisailak eta ikus-entzunezko sailak ekoizteko, hainbat formatutan, egile-izaerakoak nahiz nazioarteko lan komertzial izateko asmoz sortuak.

Iñaki Gomezek 30 urte baino gehiago jardun du ekoizle exekutibo eta ekoizle lanetan Irusoinen. Haren ekoizpenek sari ugari jaso dituzte, eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu dute, hala nola hauetan: SSIFF, London Film Festival, Palm Springs, Tokio, Karlovy Vary eta Zurich. Gainera, fikziozko hainbat telesailen ekoizle exekutiboa ere izan da, eta horietako batzuk nazioarteko hainbat estudio eta plataformarekin batera garatu ditu.

Pablo Echartek 25 urtetik gorako ibilbidea du egina kudeaketa-aholkularitzaren eta finantza-zerbitzuen sektorean, eta bizitza osoan izan du ikus-entzunezko sorkuntzarekiko grina.
Esperientzia handia du negozioen plangintzaren, sorreraren eta eraldaketaren arloan, bai eta aholkularitza estrategikoaren arloan ere, eta hori guztia, akziodunentzat eta inbertitzaileentzat balioa sortzeko. Gainera, hainbat herrialdetako enpresen administrazio-kontseiluko kide da.

30 urte
ekoizpenaren
munduan
FILM LUZE AIPAGARRIAK

La Ermita (2023). Carlota Peredarena. Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya – Sitges-en estreinatua.

La trinchera infinita (2019). Zuz.: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi.
(Zuzendari onenaren saria eta gidoi onenaren saria, Donostiako Zinemaldian; emakume aktore onenaren Goya saria, soinu onenaren Goya saria eta beste 15 izendapen, besteak beste film onena, zuzendari onena, gidoi onena eta gizon aktore onena; eta Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan ordezkari izateko hautatua)

Agur Etxebeste! (2019). Zuz.: Telmo Esnal eta Asier Altuna.
(Donostiako Zinemaldia, 2019, Euskal Zinema Gala)

Handia (2017). Zuz.: Jon Garaño eta Aitor Arregi.
(Epaimahaiaren sari berezia eta euskal zinemaren saria, Donostiako Zinemaldian; eta 10 Goya sari, 13 izendapenetatik)

Loreak (2014). Zuz.: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.
(Sail ofiziala Donostiako Zinemaldian; Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietan ordezkari izateko hautatua)

Urteberri On, Amona! (2011). Zuz.: Telmo Esnal.
(Film onena, Gasteizko Euskal Zinemaren Astean)

80 Egunean (2010). Zuz.: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.
(Palm Spring Film Festival)

Aupa Etxebeste!(2005). Zuz.: Asier Altuna eta Telmo Esnal.
(Gaztea saria, Donostiako Zinemaldian)

Días de agosto (2006). Zuz.: Marc Recha.

DOKUMENTAL AIPAGARRIAK

Lucio (2007). Zuz.: Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga.
(Dokumental onena, Donostiako Zinemaldian)

30 años de oscuridad (2012)
(Dokumental onenaren Goya sarietarako izendatua)

ANIMAZIOKO FILM LUZEAK

Karramarro uhartea (1999). Zuz.: Txabi Basterretxea eta Joxan Muñoz.
(Animazioko film onenaren Goya saria).