EUSKADIKO BALIABIDE GUZTIAK, ZURE PROIEKTUA IZARRA IZAN DADIN

Munduko dekoratu onenak ditugu

Bere baitan herrialde asko dituen herrialdea da Euskaldi. Edozer graba dezakegu hemen: metropoli handi bat, xarma handiko hiriak, landako agertokiak, itsasoko herriak, inguru magikoak, natura basatia, basamortuko paisaiak, kutsu historikoko lekuak… Eta hori guztia, gehienez ere autoz bi orduko bidea eginda.

Punta-puntako azpiegiturak baititu Euskadik: 4 aireportu ordubeteko tartean, lotura bikainak errepidez, trenez… Ezin zaio gehiago eskatu dekoratu bati.

TALENTUA

Talentu
guztia dugu

Behar duzun guztia lortzeko bidea erraztuko dizugu: aktoreak, zuzendariak, argazki-zuzendariak, musikagileak, zuzendaritza artistikoa… Dena jarriko dugu martxan zure proiekturako, ikus-entzunezko edukiaren zerbitzura.

Egitura teknikoa dugu

Behar dituzun baliabide guztiak jarriko ditugu zure proiektuaren zerbitzura: Rent kamera, argiteria, platoak, muntagailuak, efektu fisikoak, eta VFX, diseinua, edizioa, foleya, postprodukzioa eta soinu-nahasketa…

EGITURA TEKNIKOA
GURE KONTU
BALIABIDE GUZTIAK,
BELDUR GUZTIAK GABE

Beldur handiena eman ohi duen alderdiaz arduratuko gara: finantzarioa, hobari fiskalen kudeaketa, baimenak, eta harremanak erakundeekin nahiz Euskadiko Film Commission guztiekin. Ondo ezagutzen dugu gaia, utzi hori gure kontu. Eta, behin horretan buru-belarri jarrita, inbertitzaile pribatuak bilatzen lagundu diezazukegu.

Ekoiztetxea bazara, behar dituzun bazkideak gara

Ez gatoz lehiatzera, lankidetzan aritzera baizik. Proiektuarentzat lan egiteko zer formula den onena, gu prest gaituzu. Gure inguru hurbileko ate guztiak zabalduko dizkizun giltza izan gaitezke, ondo ezagutzen dugu eta, zure filma Euskadin egin ahal izan dezazun. Eta egin dezakegu ere zure proiektua zurekin, talde moduan, munduko beste leku batzuetan. Hitz egin dezagun. Dena primeran joango da, seguru.

TALDE BAT