IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTU BAT DUZU? PREST GAITUZU

Istorio bat kontatu nahi duzu? Guk bai, entzungo dugu.

Bixagukook gustura izango ginateke zure istorioaren parte. Eta badakigu orain arte zenbait aldiz entzungo zenuela EZ. Zer iruditzen zaizu, hasteko, zenbait aldiz BAI esaten badizugu?

Bixagun, BAI, interesa dugu zure proiektuan. BAI, irakurriko dugu zure gidoia. BAI, aztertuko dugu zer duzun kontatzeko. BAI, saiatuko gara kontatu nahi duzuna ekoizten, ikus-entzunezko eduki bihurtu dadin.

Izan ere, kontua ez da soil-soilik gidoi bat irakurtzea, baizik eta gidoia garatzen laguntzea, komertzialki erakargarri bihurtzea, proiektua burutzeko pertsona egokiak bilatzea… Eta prozesu horretan, ez zaude bakarrik. Bixagun, ondoan izango gaituzu bide guztian.

Bixagun, BAI, ikusten dugu zure proiektua.

Istorio bat kontatu nahi baduzu, entzun egin nahi dugu!