PRIBATUTASUN- ETA COOKIE-POLITIKA

Datuen babesari buruzko informazioa

2018ko maiatzaren 25etik aurrera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) aplikatzen hasi zen. Hori dela eta, ematen dizkiguzun zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun jakinarazten dizugu.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

BIXAGU ENTERTAINMENT S.L. IFK: B75234856. Helbidea: Tolosa hiribidea 75, 2.a, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa: inaki@bixagu.com

Datu-babeserako ordezkariaren kontaktua: www.bixagu.com

Aurrerantzean, ENPRESA.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ENPRESAn zure datuak helburu hauetarako erabiltzen ditugula:

  1. Gure produktu, zerbitzu eta edukien berri emateko jakinarazpenak bidaltzea. Edozein unetan egin diezaiokezu uko horrelako komunikazioak jasotzeari posta elektroniko bakoitzean aurkituko dituzun esteken bidez.
  2. Profil komertziala egitea. Gure gunean nabigatzean, eta zure baimena baldin badugu, profil komertziala egin ahal izango dugu, zuk emandako informazioan oinarrituta, cookieen bidez zehaztutako publizitate pertsonalizatua erakusteko. Zuretzat ondorio juridiko edo esanguratsuak sortzen dituen erabaki automatizaturik ez da hartuko profil horretan oinarrituta.
  3. Datuak erakunde eta agintari publikoei lagatzea, legezko eta erregelamenduzko xedapenen arabera eskatuz gero.

Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Zure baimena dugun bitartean gordeko dugu zure informazio pertsonala. Eskubidea duzu zure informazioa ezabatu dadila edozein unetan eskatzeko. Nolanahi ere, legezko betebeharrak betetzeko behar den denboran gordeko ditugu zure datuak.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legezko oinarria hau da:

Zure baimena, lehen aipatutako helburuei dagokienez.

“Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” ataleko 3. zenbakian adierazitako helbururako ENPRESAk aplikatu beharreko legezko betebeharrak betetzea.

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Zure datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraziko zaizkie kasu hauetan:

  • Zure datuak AEBetako Mailchimp marketineko gure posta elektronikoko plataforman daude, Privacy Shield-i atxikita, eta horren bidez jasotzen duzu gure jakinarazpena posta elektronikoaren bidez.
  • Zure datu pertsonalak agintari eskudunei ere laga ahal izango zaizkie, legezko betebeharra dagoen kasuetan.

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean eta nola erabil ditzakezu?

skubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzendu daitezela eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datu horiek ezabatu daitezela eskatzeko, besteak beste, jaso zireneko helburuetarako jada beharrezkoak ez badira.

Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahalko duzu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Zure datuak tratatzeari aurka egin ahalko diozu. ENPRESAk datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta ezinbesteko arrazoi legitimoak edo erreklamazioak egin edo defendatu beharra ez badu behintzat.

Era berean, datuak eramateko eskubidea erabil dezakezu, bai eta emandako baimenak edozein unetan bertan behera uzteko eskubidea ere, baina horrek ez du eraginik izango datuak kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Zure eskubideren bat erabili nahi baduzu, 1. atalean adierazitako posta elektronikoaren bidez jo dezakezu guregana, edo ENPRESAren mezu elektronikoetan eta komunikazioetan aurkituko dituzun esteken bidez, zure asmoa aldatzeko edo harpidetza bertan behera uzteko.

Helbide honetara ere jo dezakezu: BIXAGU ENTERTAINMENT S.L., Tolosa hiribidea 75, 2.a, 20018 Donostia. Gutuna Erabiltzaileen Arreta sailari igorri behar zaio, eta “Datuen babesa” adierazi behar da gutun-azalean. Gogoratu zure eskaerari buruzko ahalik eta informazio gehien ematea: izen-abizenak, zure eskaeraren xede den kontu edo atarirako erabiltzen duzun helbide elektronikoa…

Azkenik, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziara eta gainerako erakunde publiko eskudunetara jo dezakezula zure datu pertsonalen tratamendutik eratorritako erreklamazioren bat egiteko, baina hori baino lehen zuri laguntzeko aukera eman diezaguzula eskatu nahi dizugu.

Cookie-politika

Zer dira cookieak eta zertarako balio dute?

Web-orri jakin batzuetara sartzean ordenagailuan deskargatzen diren fitxategi txikiak dira cookieak. Besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko balio dute, eta, daukaten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.

Zer cookie mota erabiltzen ditu www.bixagu.com webguneak?

Cookie propioak

  • Saioko cookieak: erabiltzailea web-orri batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzeko diseinatutako cookieak dira, eta erabiltzaileak webgunea uzten duenean, desagertu egiten dira.
  • Zerbitzu-cookieak: cookie hauek erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira, www.bixagu.com webguneak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik, eta bertatik ematen da erabiltzaileak eskatutako zerbitzua, gure produktuak eta zerbitzuak aplikatu beharreko baldintzen arabera eskaintzeko.
  • Cookie iraunkorrak: cookie mota honetan, datuek terminalean gordeta jarraitzen dute, eta denboraldi jakin batean atzitu eta tratatu daitezke. Adibidez, erosketa- edo erregistro-prozesuetan erabiltzen dira, gure datuak etengabe sartu beharrik ez izateko.

Hirugarrenen cookieak

Horrelako cookieak ere erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira, baina ez ENPRESAk kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik, beste entitate batenetik baizik, eta entitate horrek tratatzen ditu cookieen bidez lortutako datuak.

Cookie analitikoak

Erabiltzaile batek zerbitzu bat bisitatzen duen bakoitzean, kanpoko hornitzaile baten (Google Analytics) tresna batek cookie analitiko bat sortzen du erabiltzailearen ordenagailuan. Cookie horrek nabigazioko datu anonimoak biltzen ditu, eta erabiltzaile-kopurua zenbatzeko aukera ematen digu. Horrela, erabiltzaileek guk eskainitako zerbitzua nola erabili duten azter dezakegu, erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa eginez, gure produktu- edo zerbitzu-eskaintza hobetzeko.

YouTube-ren cookieak

Gure orri batzuetan YouTube-ko bideoak daude txertatuta.

Ikusi YouTube-ren cookie-politika.

Nola desgaitu daitezke cookieak?

Normalean, aukera egoten da nabigatzailearen cookieak onartzeari uzteko, edo zerbitzu jakin baten cookieak onartzeari uzteko. Nabigatzaile moderno guztiek cookieen konfigurazioa aldatzeko aukera ematen dute. Ezarpen horiek nabigatzailearen menuko “aukerak” edo “hobespenak” ataletan egoten dira normalean. Halaber, zure nabigatzailea edo posta elektronikoaren kudeatzailea konfigura dezakezu, bai eta doako osagarriak instalatu ere, mezu elektronikoak irekitzean Web Bug-ak deskargatu ez daitezen. emen dituzu jarraibideak, Interneteko zer nabigatzaile erabiltzen duzun kontuan izanda, cookieei buruzko hobespenak aldatzeko:

Internet Explorer

Tresnak Interneteko aukerak Pribatutasuna Konfigurazioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Microsoft-en euskarria edo nabigatzailearen “laguntza” kontsultatu dezakezu.

Firefox

Tresnak Aukerak Pribatutasuna Historia Konfigurazio pertsonalizatua.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Mozilla-ren euskarria edo nabigatzailearen “laguntza” kontsultatu dezakezu.

Chrome

Chrome: Konfigurazioa Erakutsi aukera aurreratuak Pribatutasuna Edukiaren konfigurazioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Google-ren euskarria edo nabigatzailearen “laguntza” kontsultatu dezakezu.

Safari

Hobespenak Segurtasuna.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Apple-ren euskarria edo nabigatzailearen “laguntza” kontsultatu dezakezu.

ENPRESAk cookieen politika alda dezake, legeetan eta erregelamenduetan xedatutako eskakizunen arabera, edo politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak emandako jarraibideetara egokitzeko. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen diegu aldian behin orri hau bisitatzea, aldaketarik izan bada, jakiteko.